XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CHAN - Ez dut deus ikusten... Barkatu (notarioaren miserak hartzen ditu eta sudur gainean ezartzen).

Ah! hokin, ez dut gehiago pitsik, bainan pitsik ikusten.

MERA - Ezagutzen duk ichkirione hori?.

CHAN - Ba.

DENAK (Begiak zabalik) Ah!.

CHAN - Ba.

Hau... nehondik ere... Manezen ichkirionea da.

MANEZ Hara, bertze zozo haundia.

NOTARIOA - Nor nahiren ichkirionea duk, salbu Manezena.

CHAN - zendako?.

MERA - Zeren letra hortan baitira Manezen kontra gauza batzu seriosak.

Ez dik beraz Manezek berak egina izaiten ahal.

Sinadura gabeko letra bat duk.

CHAN - Ah! Bon, beraz... so-egizie noren sinadura duen.

NOTARIOA (Espaldak altchatuz).

Ez da probetchurik, ez dugu zozo kafia hortarik deus atheratuko.

MERA - Beraz, ez duk ezagutzen ichkirione hori?.

CHAN - Ez.

Ene fedea ez dutala ezagutzen (mahiaren gainean den basoa hartzen du eta klik! husten).

MANEZ - (Eskia luzatuz).

- Errak to! ene arnoa!.

CHAN - Ontsa frechkoa zen ori.

Ez dea hala?.

(Cirilo sartzen da zolatik, Chan mahi zangoaren ondoan lurrean etzaten eta lokartzen).

CIRILO - Barkatu, jaun mera....